Alcorazko gurutzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilarrez, gurutze gorria kuarteletan mairu erregeak dituela, llamada "Alcorazko gurutzea" deitua. Gaspar de Torres, Armorial de Aragón, 1536.

Alcorazko gurutzea alboetan lau mairu buru dituen San Jurgiren gurutzeak osatutako enblema heraldikoak jasotzen duen izena da. Arma hauek lehen aldiz Petri III.a Aragoikoaren berunezko bulda batean agertu ziren, ziuraski gurutzada izpirituari erreferentzia egiten zion armaarri pertsonal bezala. Aragoiko armarriaren hirugarren kuartelean agertzen da.

Petri III.a Aragoikoaren 1281eko berunezko bulda.

Tradizionalki, enblema hau Alcorazko guduarekin lotu da XIV. mendean bere jatorriari buruz sortutako interpretazioen arabera, Huescaren kristau konkistan San Jurgiren partehartze miraritsuarekin lotzen zutena. Aragoiar irudikapen batzuetan aldaerak agertzen dira Erdi Aroa eta Aro Modernoan zehar, lehen eta hirugarren buruak ezkerrera begira jarriz adibidez, bigarren eta laugarrenei simetrikoki begiratzen dietenak, edo soldadu mairuak errege bihurtuz, bakoitzari koroa ireki bana gehituz.

Sardiniako armarriak eta banderak XV. mendean Petri III.a Aragoikoaren alboetan mairu buruak zituen San Jurgiren gurutzea adoptatu zuen.

Armarri heraldiko hau Aragoiko Erresumari XV. mendearen erdialdetik aurrera pribatuki eman zitzaizkionetako bat izan zen, eta Sardiniako lurralde armarri bezala hartua izan zen XV. mendearen erdialdetik aurrera, beharbada mende honen amaieran, uhartea Aragoiko Koroaren zati zenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]