Alcossebre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Alcossebre, gaur egun, Azahar Kostako leku ezagunenetako bat da. Valentziako erkidegoan dago; Castellónen hain zuzen ere. Alcalá de Chivert udalerriaren barne kokatzen da eta mugakide ditu Peñiscola iparraldetik eta Torreblanca hegoaldetik.

Vista Alegre enparantza.

Eduki-taula

[aldatu] Ingurune naturala

Alcossebren hainbat hondartza eta kala dago. Antzina, arrantzaleen eta nekazarien herri bat zen baina urte batzuk geroago, turismoaren garapenarekin batera, hondartzak famatu egin ziren eta handik aurrera, turismoak gora egin du nabarmen.

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Alcossebrek oraindik ez zituela hondakin urak biltzen eta arazten. Eginbehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]

[aldatu] Hondartzak

Herriko hondartzarik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Las Fuentes
  • El Cargador
  • La Romana
  • Tres Platges
  • Del Moro
  • Manyetes

[aldatu] Dunak

Cargador hondartzaren eta Romana hondartzaren artean dago. Dunek 6000 metro koadroko azalera daukate eta dunaren altuera maximoa lau metrokoa da.

[aldatu] Flora

Alcossebren ez dago zuhaitz askorik, pinu bakanen batzuk baino ez. Pinue hauek, usain berezia ematen diote herriaren inguruei.

Alcossebren ere, “Serra d'Irta” bisita daiteke.

[aldatu] Ondarea

Alcala de Xiverten hiru monumentu nabarmentzen dira: lehenengoa San Juan Bautista museoa, bigarrena Xivert gaztelua eta hirugarrena kanpandorre dorrea (Valentziako dorre altuenetako bat da). Handik herriaren gaineko bista ederra dago.

Xivert gazteluan, musulmanen eta kristauen artean ituna idatzi zen.

[aldatu] Turismo azpiegiturak

Alcossebren hainbat ur-kirol praktikatzen dira uda garaian, piraguismoa, arrantza, eski-akuatiko, bela, urpekaritza eta abar. Aeroclubean aire-kirolak praktika daitezke; adibidez ; parapente eta ala delta. Barrualdean, ehiza asko praktikatzen da, erbi, untxi, eper eta basurde asko daudelako. Gaur egun, xendazaletasun edo senderimoa deiturikoak gero eta arrakasta handiagoa du.

[aldatu] Gastronomia

Barrualdean zein itsasaldean, platerik ospetsuena paella da. Hainbat paella mota dago eta ezagunenen artean, Valentziako paella, Marinera paella eta arroz beltza daude.

Sukaldeko oinarrizko elementuak arroza, barazkiak, arrainak eta itsaskiak dira.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak