Aldaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aldakaren hezurrak gizaki batean

Aldaka ornodunen anatomian eskualde anatomiko bati eta giltzadura bati dagokio.

Aldaka aldea gluteoaren aldean kokaturik dago, gandor iliakoaren azpian eta femurraren trokanter handiaren gainean. Gizaki helduengan pelbiseko hiru hezkur fusionatu dira eta koxala eratu dute.

Aldakaren giltzadura edo giltzadura azetabulofemorala pelbisaren azetabuloa eta femurraren artean sortzen den giltzadura da bere funtzio nagusia gorputza estatiko dagoenean (zutik, adibidez) edo mugimenduak (oinez edo korrika, adibidez) duen pisua mantentzea da. Gorputzaren egoera mantentzeko oso garrantzitsua da artikulazio hau. Pelbisaren okerdura angelua, gizakiaren posturaren gainean garrantzi gehien duen elementua, aldakan zehazten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldaka Aldatu lotura Wikidatan