Aldebaran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: Zeruko mapa 04h 35m 55.2s, +16° 30′ 33″

Aldebaran
Taurus constellation map.svg
Aldebaranen kokapena Taurus konstelazioan
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Taurus
Igoera zuzena 04h 35m 55.239s
Deklinazioa +16° 30′ 33.49″
Ageriko magnitudea (V) 0.75-0.95
Ezaugarriak
Mota espektrala K5III
Itxurazko magnitudea (J) +0.85
U−B kolore indizea 1.90
B−V kolore indizea 1.54
Aldakor mota LB
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) +54.26 ±0.03 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 62.78 ±0.89 mas/u
Dec.: −189.35 ±0.58 mas/u
Paralajea (π) 50.09 ± 0.95 mas
Distantzia 65 ± 1 au
(20,0 ± 0,4 pc)
Magnitude absolutua (MV) −0.63
Zehaztasunak
Masa 1.7 M
Erradioa 44.2 ± 0.9 R
Argitasuna 518 ± 32 L
Gainazaleko grabitatea (log g) 1.59
Tenperatura 3,910 K
Metalizitatea 70% Sun
Metalizitatea [Fe/H] –0.34 dex
Errotazioa 643 egun
Beste izendapenak
87 Tauri, Alpha Tauri, BD +16°629, GJ 171.1, GJ 9159, HD 29139, HIP 21421, HR 1457, SAO 94027
Datubase erreferentziak
SIMBAD data
ARICNS data

Aldebaran[1] (α Tau edo α Tauri edo 87 Tauri), Taurus konstelazioko izarrik dizdiratsuena eta gaueko zeruko hamairugarren izarrik dizdiratsuena da. +0,85eko itxurazko magnitudearekin, gorri laranjaxka kolorekoa da. Bisualki, Hiadeetako kumulu irekiko dizdiratsuena dirudien arren, berez, ez da kumulu horren zati, eta soilik ikusmen lerro berean dago. Sirius eta Arturorekin batera, Edmund Halleyri, izarren mugimendu propioa aurkitzea ahalbidetu zion, garai hartan zituzten posizioak, antzinako katalogoetan agertzen zirenekin alderatuz.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldebaran izena, arabierazko لدبران, al-dabarān izenetik dator, bere esanahia "jarraitzen duena" delarik, izar honek, gaueko zeruko ibilbidean zehar Pleiadeen kumuluari jarraitu izateari erreferentzia eginez. Grezieraz, Omma Boos izena jaso zuen, eta, latinez, Oculus Tauri.

XVII. mendean, Giovanni Riccioli astronomoak, zehazkiago, Oculus Australis deitu zuen (hegoaldeko begia).

Persian, izarra, Satvis edo Kugard bezala ezagutzen zen. Al Biruni astronomo persiarrak Al Fanik (hazitarako gamelua), Al Fatik (gamelu potoloa) eta Al Muhdij (gamelu emea) aipatzen zituen izar honentzako izen arabiar indigena bezala. Antzinako Erroman, Palilicium izena jasotzen zuen, Parilia hitzetik datorren izena, Palesen jaia, erromatar mitologiako artzai jainkoa. Hrusa tituluak izendatzen zuen izar hau antzinako Bohemian.

Astronomia hinduan, Rohiniren nakshatrarekin (ilargiko bizilekua) identifikatzen da, eta Daksharen hogeitazazpi alabetako bat da, baita Chandra jainkoaren emaztea ere.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkia eta Aldebaran alderatuak.

Lurretik 65,1 argi urtera dago. Aldebaran, izar erraldoi laranja bat da, K5 III espektro motakoa, 4000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Ekliptikatik gertu dagoenez, Ilargiak estaltzen du, eta, horri esker, bere diametro angeluarra neurtu ahal izan da, 0,020 arku segundo, gure eguzkiarena baino 44 aldiz handiagoa den erradio batetara daramana. Gure eguzkia dagoen tokian jarria, Merkurioren orbitaren erdialderarte hedatuko litzateke, eta, Lurreko zeruan, 20º diametroa duen diska bat bezala agertuko litzateke. Bere argitasuna, gure eguzkiarena baino 350 aldiz handiagoa da. Izar aldagarri pultsante ez erregular bat da, bere dizdira, 0,2 magnitude aldatzen delarik.

Aldebaranek, izar lagun bat du urrunean, Aldebaran B, +13,50eko magnitudea duena. M2 V espektro motako nano gorri bat da, bere masa, gure eguzkiarenaren %15a izan daitekeena, eta, bere erradioa, gure eguzkiarenaren %36a. Gaur egun, Aldebarenekin duen distantzia, 609 unitate astronomikokoa da.

Gaur egun, Pioneer 10 espazio zunda, Aldebaran izarrerantz doa, bertara, 1.690.000 urte barru helduko delarik.

Balizko planeta sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, planeta erraldoi baten aurkikuntza iragarri zen, Aldebaran b, izar nagusiaren inguruan jiraka dabilena. Aurkikuntza, oraindik ez da baieztatu, eta, abiadura erradialean ikusitako aldaketek, izarra beraren epe luzerako oszilazio bat islada dezaketela susmatzen da. Izan ere, zaila da, izar kategoriaren behetik dagoen gorputz baten existentzia detektatzea Aldebaran bezalako izar oso eboluzionatu baten inguruan, izar erraldoiek, askotan izar pultsanteak direnez, planeten presentziagatik ikusten diren abiadura erradialean oszilazioak erakusten baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldebaran Aldatu lotura Wikidatan