Alderdi Andaluzista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:06, 17 maiatza 2015
Alderdiaren ikurra.

Partido Andalucista Andaluziako alderdi nazionalista handiena da.

1971n sortutako Alianza Socialista de Andalucía alderdiaren lekukoa hartu zuen 1976an, Partido Socialista de Andalucía (PSA) izenarekin (gaur egungo PSArekin harremanik ez duena). 1979an egindako II. Kongresuan PSA-Poder Andaluz izena hartu zuen. Azkenik, 1984an gaur egungo izena jarri zion bere buruari (Partido Andalucista).

Ideologia

Partido Andalucistak bere burua honela definitzen du: nazionalista, federalista, aurrerakoia eta ezkertiarra. Andaluziako autonomia moteltzeko joeren aurka altxatzen da, bere ustez joera horrek gizarte andaluziarraren kohesioa apurtzen baitu. Andaluziaren nazio izaera onartzerakoan, Espainiako gainerako herriek ("nazionalitate historiko" ez zirenek) ez bezalako bilakaera izan zuen, erreferendum bidez onartu baitzen bere nazionalitate izaera.

Andaluziaren garapen iraunkor eta egokia lortu nahi du, beharrezko hazkundea bultzatuz, baina ingurumena arriskuan jarri gabe. Garapen horrek lagunduko luke egun Andaluziak Espainiaren barruan duen irudia aldatzen (esku langileen lurralde gisa ikusi ohi dute askok, beste lurralde batzuk garapen industriala eta zerbitzu jarduera garrantzitsuak dituzten bitartean). Espainia estatu federal bihurtu nahi du, herri guztien garapen iraunkorra bideratuko lukeen eredua, hain zuzen.

Azkenik, Europako Aliantza Librea deituriko koalizioko partaidea da.

Kanpo loturak