Alderdi Laborista (Irlanda)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Labour Party
Siglak: LP
Buruzagia: Joan Burton
Sorrera: 1912
Ideologia: Sozialdemokrazia
Kokapen politikoa: Ezker politikoa
Europa: Europako Sozialisten Alderdia
Eremua: Irlandako Errepublika
Kolorea: Gorria
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.labour.ie


Irlandako alderdi laborista (Labour party Ingelesez edo Páirtí an Lucht Oibre Gaeleraz) Irlandako Errepublikako alderdi sozialdemokrata nagusia da. 1912an Irladako Sindikatu Kongresutik jaio zen, James Connollyk sortuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Laboristak 1918 eta 1921eko hauteskundeetan parte ez hartzea erabaki zuen, Irlandaren estatus politikoa bigarren maila batean uzten zelako. Gerra zibilak alderdia zatitu zuen, Anglo-Irlandar Itunaren kontra eta alde zirenen artean. Gerraren ondoren, 1920, 1930 eta 1940ko hamarkadetan eserleku kopuruan bigarren eta hirugarren alderdia izan zen, Fine Gaelekin lehian.

Urte hauetan zehar James Larkin eta William X. O'Brienen arteko gatazkak alderdiari kalte handia egin zion, eta Alderdi laborista nazionala izeneko zatiketa jaio zen. 1960ko hamarkadan, alderdia norabide sozialista hartu zuen eta 1973 eta 1977 artean Fine Gaelekin koalizioan gobernatu zuten. 1981 eta 1987 urteen artean ere koalizio berbera errepikatu zen. Hamarkada honetan alderdiaren ezker eta eskuin frakzioek desadostasun sakonak izan zituzten. Azkenean, alderdi nagusiekin akordioak izatearekin aurka zirenak garrantzia galdu zuten alderdian. Joe Higgins alderditik kanporatu zutenean, Irlandako alderdi sozialista sortu zuen.

1990an Mary Robinson Irlandako presidente izendatu zuten (Alderdi Laboristako kide zen arren, independente gisa aurkeztu zen). 1993 eta 1994 artean, Fianna Fail alderdiarekin gobernatu zuen, baina 1994an Ortzadarraren koalizioa (Rainbow Coalition) eratu zuten Fine Gael eta Ezker Demokratarekin. 1997ra arte iraun zuen gobernu honek, Berti Ahern hauteskundeak irabazi zituenean. Urte berean, ezker demokratarekin bat egin zuten. Fine Gaelkin koalizio akordia sinatu zuten hauteskundeetarako 2007an.

Akordio horren ondorioz, eta 2011ko hauteskundeetan izandako emaitza onei esker, gobernua osatu zuen Fine Gael-ekin batera. Egungo alderdiburua Joan Burton da.

Alderdiaren sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztedi laborista.
  • Emakume laboristak.
  • Sindikalista laboristak
  • Zinegotzi laboristak
  • Ipar irlandako foro laborista
  • Berdintasun laborista

Alderdiburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Thomas Johnson 1922-1927
  • Thomas J. O'Connell 1927-1932
  • William Norton 1932-1960
  • Brendan Corish 1960-1977
  • Frank Cluskey 1977-1981
  • Michael O'Leary 1981-1982
  • Dick Spring 1982-1997
  • Ruairi Quinn 1997-2002
  • Pat Rabbitte 2002-2007
  • Eamon Gilmore 2007-2014
  • Joan Burton 2014tik

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alderdi Laborista (Irlanda) Aldatu lotura Wikidatan