Alderdi Progresista (Norvegia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fremskrittspartiet
Buruzagia Siv Jensen
Sorrera 1973
Egoitza nagusia Oslo
Ideologia politikoa Kontserbadurismoa
www.frp.no

Norvegiako Alderdi Progresista (Norvegieraz, Fremskrittspartiet) Norvegia bigarren alderdi bozkatuena da gaur egun, Parlamentuan 41 eserlekurekin. Beraien burua kontserbadore eta liberaltzat daukate, baina komunikabide gehienen arabera alderdi populista eskuindarra da.

Anders Lange-k sortu zuen 1973an, zergen kontrako eta askatasun indibidual eta ekonomikoaren aldeko alderdi gisa. Era berean, Norvegiako Ongizate-estatua murriztearen aldekoa da, burokrazia arindu eta merkatu askeko ekonomia bultzatzeko. Inmigrazioari dagokionez, etorkin kopurua murriztearen alde dago, baita integrazioa eta ordena publikoa zorrotz betearaztearen alde ere.

1997ko hauteskundeetan inoizko emaitzarik onena lortuta, bigarren postua eskuratu zuen. Tradizionalki, gainerako alderdiek uko egin izan diote Alderdi Progresistarekin lankidetza zuzenean aritzeari, populismo argudioak dituela aitzaki hartuta. Dena den, pixkanaka Alderdi Kontserbadorea gero eta gertuago agertu ohi da, bereziki 2005etik aurrera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]