Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista
Social Democratic and Labour Party
Páirtí Sóisialta Daonlathach an Lucht Oibre (SDLP)
Buruzagia Margaret Ritchie
Sorrera 1970
Egoitza nagusia Belfast (Ipar Irlanda)
Ideologia politikoa sozialdemokrata, irlandar abertzalea
Nazioarteko afiliazioa Sozialista Internazionala
www.sdlp.ie

Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista (SDLP) (ingelesez Social Democratic and Labour Party, gaelikoz Páirtí Sóisialta Daonlathach an Lucht Oibre) Ipar Irlandako alderdi politiko abertzalea da. 1970eko hamarkadan sortu zen, biolentzia gaitzesten zuten irlandar abertzaleak biltzeko asmoz. Urte luzeetan Ipar Irlandako komunitate nazionalistan alderdi garrantzitsuena izan zen, IRAk su etena iragarri eta Sinn Feinek aurrea hartu zion arte.

Sozialisten Nazioarteko Erakundeko kide da, eta Britainia Handiko alderdi laboristarekin harreman zuzena du.

Urte askotan John Humek zuzendu zuen alderdia, Ostiral Santuko akordioetan partehartze erabakiorra izan zuenak, hain zuzen. Egun Mark Durkanek zuzentzen du, eta Ipar Irlandako laugarren alderdia da boto kopuruari dagokionez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Aldatu lotura Wikidatan