Alea iacta est

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alea iacta est latinezko esaera da eta euskaraz literalki dadoa botata dago esan nahi du. Halere, zortea botata dago esamoldeaz ere itzultzen da. Patua edo gertatu beharreko zeozer aldagaitza edo atzeraezina denean erabili ohi da, sarritan arrisku edo erronka bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suetoniok esaera hau Julio Zesarri egozten dio[1], honek Italia eta Galia Zisalpinoaren muga zen Rubikon ibaia zeharkatzeko unean aipatu omen zuen (Senatuak Zesarri probintzia hori izendatu baitzion). Zeharkatze horrekin, Zesar Senatuaren aginteari aurre egin eta Ponpeio eta Optimates zirelakoen aurkako guda luzeari hasiera eman zion. Bertsi batzuen arabera, Zesarrek agintezko “jaci” aditza erabili omen zuen “jacta est” (“¡Bota ezazue dadoa!” edo “bota ezazue zortea”) aditz pasiboaren ordez.

Bestalde, Plutarkori sinistu ezkero, Menandro komediografoaren bertso baten zeharkako-aipamena eginez esaldia grekeraz esan ahal izan zen (ἁνερρίφθω κύβος)[2]. Dirudienez egile hau Zesarren bi gogokoenetako bat litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Suetonio, Hamabi zesarren bizitzak, 32 .
  2.   Plutarko, Βίοι Παράλληλοι (Bizitza paraleloak), Julio Zesar .