Alec Derwent Hope
Wikipedia(e)tik
Alec Derwent Hope (Cooma, Hegoaldeko Gales Berria, 1907 - Canberra, 2000) australiar poeta izan zen. Sydneyko eta Oxfordeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta Sydneykoan irakasle aritu zen. 1968an alde batera utzi zuen irakaskuntza, eta poesia idazten hasi zen. Haren lehen poema-liburua, Noragabeko uharteak, 1955. urtean argitaratu zen. Gero beste asko etorri ziren: Poemak (1960), Beranduko uzta (1975), Kontinentea alderrai (1979), Itsas andreak (1987) eta Orfeo (1991). Hoperen poesian erritmo eta forma tradizionalak nagusitzen dira, eta gizakiaren bizitzaren gorabeherak dira gai nagusia. Poesiaz gainera, Australiako literaturari buruzko azterketa kritikoak idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.