Alec Guinness

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alec Guinness

Sir Alec Guinness (Londres, 1914ko apirilaren 2a - Sussex, 2000ko abuztuaren 5a) aktore ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitate arloan lan egin ondoren, arte dramatiko ikasketak Londresko Fay Compton Studioan burutu zituen. Old Vic izeneko antzokian 1936an lortu zuen estreinako papera. Bigarren Mundu Gerran, 1941ean, itsasarmadan sartu zen.

David Leanen Great Expectations filmarekin itzuli zen antzeztera gerraren ondoren. Ealing estudioetako aktore nabarmenetakoa bilakatu zen: 1949ko Kind Hearts and Coronets komedian 8 paper desberdin, tartean emakume batena, antzeztu zituen; eta 1955eko The Ladykillers filmean Peter Sellersekin mendekua antolatu zuen.

David Leanen filmetan aurpegi ezaguna bihurtu zen, besteak beste 1948ko Oliver Twist, 1962ko Lawrence of Arabia, 1965eko Doctor Zhivago eta, batez ere, 1957ko The Bridge on the River Kwai (pelikula honek Oscar bat ekarri zion) filmei esker.

1970eko hamarkadaren amaieran, Star Warsen parte hartzeak ikusleen beste belaunaldi bati ezagutarazi zion. Hala ere, aktore klasiko honek Obi-Wan Kenobiren paper hori publikoki arbuiatzen zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alec Guinness Aldatu lotura Wikidatan