Alejandra Pizarnik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alejandra Pizarnik
Alejandra Pizarnik
Datu pertsonalak
Izen osoa Flora Alejandra Pizarnik
Jaio 1936ko apirilaren 29a
Avellaneda, Buenos Aires ( Argentina)
Hil 1972eko irailaren 25a
Buenos Aires ( Argentina)

Alejandra Pizarnik (Avellaneda, Buenos Aires, Argentina ,1936ko apirilaren 29a - Buenos Aires, Argentina, 1972ko irailaren 25a) poeta izan zen. Argentinan eragin nabarmena izan du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora Pizarnik Bromiker izenarekin jaioa, Elías Pizarnik eta Rejzla (Rosa) Bromiker-en alaba, jatorri errusiar eta eslobakiar zuten judutar etorkinak, bitxien salerosketan egiten zuten lan. Avellanada auzoan hazi zen. Muriam izeneko aizpa zaharragoa zuen.

Haurtzaro zaila izan zuen. Gaztelera kutsu europearrarekin hitz egiten zuen eta hitz-motela zen. Akne arazoak zituen eta errez gizentzeko joera zuen. Hori dela eta, autoestimu baxukoa zen. Bere gorputzaz zuen autopertzeptzioa eta bere ahizparekin alderatze jarraiak obsesioa bihurtu ziren. Litekeena da, arrazoi horregatik anfetaminak kontsumitzen hastea -eta laster menpeko bihurtu-, eta loan arazoak, insomnioa eta euforia izaten zituen. Alejandrak pertsonalitatearen muturreko desoreka nozitzen zuen.

1954n, batxilergoa bukatuta, Buenos Aireseko Filosofia eta Letrak Fakultatean sartuko da. 1957. urtea arte ikasle egon zen, literatura, kazetaritza eta filosofia ikasi zuen, baino ez zituen ikasketak bukatu. Aldi berean, Juan Batlle Planasekin pintura klaseak jaso zituen.

Irakurzale amorratua, irakurritakoarekin ikasten zuen. Honela, oso goiz, literatura eta inkontzientearekin motibatu zen eta honek psikoanalisisarengatik interesatzea bultzatu zuen.

Apolitikoa, Antonio Porchiaren lirismoa, Arthur Rimbaud eta Stéphane Mallarmé frantziar sinbolistak, erromantizismoa, eta surrealismoak eraginda, Pizarnik-ek sentsibilitate handiko olerki liburuak idatzi zituen. Gaiak, bakardadea, haurtzaroa, mina eta, batipat, heriotza izaten dira. Bere lehen liburua "La tierra mas lejana (1955) izan zen. Ondoren "La última inocencia", Oscar Ostrov psikoanalistari eskainitako liburukia, eta "La aventuras perdidas (1958). 1960 eta 1964 artean Parisen bizitu zen, "Cuadernos" aldizkariarentzako eta editorial batzuentzako egin zuen lan. Olerkiak eta iritzi artikuloak idatzi zituen hainbat egunkarietan, Antonin Artaud, Henri Michaux, Aimé Césaire, eta Yves Bonnefoy itzuli zituen eta Sobornan Erlijioaren historia eta literatura frantziarra ikasi zituen. Bertan, besteak beste, Julio Cortázar, Rosa Chacel eta Octavio Pazekin hartu emanak izango ditu.

1964n Buenos Airesera bueltatuko da, olerki bilduma garrantzitsuenak argitaratuz: Los trabajos y las noches (1965), Extracción de la piedra de la locura (1968) edo El infierno musical (1971). 1969n Guggenheim beka jaso zuen, honela New Yorkera bidaiatzeko aukera izan zuen, 1971 Fullbright-a jaso zuen. La condesa sangrienta (1971) idatzi zuen.

1972ko irailaren 25n, 36 urte zituela, Buenos Aireseko ospital psikiatrikoan asteburua kanpoan igarotzeko baimena bat zuela, bere buruaz beste egin zuen, 50 barbituriko (Seconal) pilula hartuta. Aurretik beste bitan saiatu zen bere burua bestez egiten, hori dela eta zegoen ospitalean.

Avellanedako Güemes kalean monumentu bat du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bizitza laburra izan, bere lanak ugariak izan dira. Ia mila orrialdeko egunerokoa, olerki asko, idatzi eta ipuin surrealistak, eta nobela laburren bat idatzi zituen.

  • La tierra más ajena, 1955.
  • La última inocencia, 1956.
  • Las aventuras perdidas, 1958.
  • Árbol de Diana, 1962.
  • Los trabajos y las noches, 1965.
  • Extracción de la piedra de locura, 1968.
  • Nombres y figuras, 1969.
  • El infierno musical, 1971.
  • La condesa sangrienta, 1971.
  • Los pequeños cantos, 1971.
  • El deseo de la palabra, 1975.
  • Textos de sombra y últimos poemas, 1982.
  • Zona prohibida, 1982. (Olerkiak, asko zirriborroak "Árbol de Diana"n argitaratuko direnak, eta marrazkiak).
  • Prosa poética, 1987.
  • Poesía completa 1955-1972, 2000.
  • Prosa completa, 2002.
  • Diarios, 2003.

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Piña, Cristina, Alejandra Pizarnik, Buenos Aires, 1991.
  • (Ingelesez) Unmothered Americas: Poetry and Universality (Alejandra Pizarnik-i buruz, José Lezama Lima, and Giannina Braschi), editorea: Rodriguez Matos, Jaime, PhD, Columbia University, 2005.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandra Pizarnik