Alejandro Amenabar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alejandro Amenabar
Datu pertsonalak
Izen osoa Alejandro Fernando Amenabar Cantos
Jaio 1972ko martxoaren 31a
(40 urte)
Txile Santiago (Txile)
Lan nabarmenenak Tesis
Abre los ojos
Los Otros
Mar Adentro
Agora
Webgunea www.amenabar.com
IMDB IMDBko fitxa


Alejandro Fernando Amenabar Cantos —ezagunagoa Alejandro Amenabar izen-deiturez— (1972ko martxoaren 31a, Santiago, Txile) espainiar zuzendaria, gidoigilea eta konposatzailea da.

[aldatu] Bizitza

Bere familiak Madrila alde egin zuen Pinochetek estatu kolpea eman baino lehenxeago. Irudi eta soinu ikasketak hasi zituen Informazio Zientzietako Fakultatean, baina zinemaren munduan sartu zen buru-belarri eta ez zituen ikasketa haiek amaitu. La cabeza (1991) filmak Zinemagile Amateurren Elkarte Independentearen saria jaso zuen; gero Himenóptero (1992) film ertainarekin Elxeko eta Carabanchelgo jaialdietako sariak irabazi zituen. 1994an Antes del beso eta Soñé que te mataba filmetan esku hartu zuen, eta Luna idatzi eta zuzendu zuen. Azken film horrek Luis García Berlanga saria jaso zuen. Tesis izan zen bere lehendabiziko film luzea, snuff moviesen gaia erabiltzen duen suspenseko filma; arrakasta handia izan zuen eta Zinemako Goya sarietako 7 estatua irabazi zituen. Abre los ojos bere hurrengo filma ere suspensekoa izan zen, baina aurrekoak baino kutsu psikologiko handiagoa du.

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak