Alejandro Tapia Aiestaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Tapia Ayestarán» orritik birbideratua)
Artikulu hau pinteoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro Tapia».
Alejandro Tapia Aiestaran
Bizitza
JaiotzaUsurbil1930eko azaroaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaUsurbil2016ko abenduaren 24a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduakubismoa
espresionismoa

Alejandro Tapia Aiestaran (Aginaga, Usurbil, 1930eko azaroaren 26a - 2016ko abenduaren 24a) gipuzkoar pintorea izan zen. La calle, La ventana eta Silla de tijera dira lan nagusiak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako irudigintza-lantegi batean egin zituen lehen urratsak, eta Madrilgo Arte Ederretako Akademia Librean ikasi zuen ondoren. 1959. urtean itzuli zen Donostiara, eta 1962. urtean jaso zuen lehen saria. Harrezkero irudigintza alde batera utzi eta pintatzeari ekin zion.

Euskal Eskolako Ur taldea sortu zuen 1965. urtean, Javier Arozena, Karlos Bizkarrondo eta Jose Grazenea pintoreekin batera. Kubismoaren kutsua duen pintura errealista margotzeari eman zion 1960ko hamarkadan, eta 1970eko urteetan espresionismorantz bideratu zen.

Erakusketa asko egin zituen bakarka eta taldean. 1981ean, erakusketa antologikoa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan eta Alga aretoan. Herri Batasuna alderdiari buruzko mural ezagun bat ere egin zuen 1985ean, Herri Batasuna izena eman ziona. Azken urteetan paisaia landu zuen batez ere, eta eskulturara ere itzuli zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]