Aleksandr Glazunov
Wikipedia(e)tik
Aleksandr Konstantinovitx Glazunoven erretratua (1887), Ilia Repinek egina.
Aleksandr Konstantinovitx Glazunov (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1865 - Paris, Frantzia, 1936) errusiar musikagilea izan zen, XIX. mendeko Errusiako Eskola Handiaren azkeneko kidea.
Rimski-Korsakov musikagile ospetsuarekin egin zituen ikasketak. 1882an, hamazazpi urte zituela, idatzi zuen aurreneko sinfonia. Zortzi sinfonia idatzi zituen, hiru ballet, zazpi poema sinfoniko, oberturak, kontzertu bat biolinerako, bi kontzertu pianorako, sonatak, eta abar. Dena den, Urtaroak balleta du lanik entzutetsuena.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.