Aleksandr Kovalevski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antoine-Fortuné Marion eta Aleksandr Kovalevski

Aleksandr Kovalevski (Dvinsk, 1840 - San Petersburgo, 1901) errusiar biologoa eta enbriologoa zen. Kazan, Kiev eta Odesako unibertsitateetako irakaslea eta Sebastopoleko zoologia-azterketa saileko zuzendaria izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen prokordatuen, zelenteratuen, harren eta holoturoideoen inguruan, kordatuen sailkapena zehazteko bidea eman zutenak. Hilabeteak eman zituen, bestalde, Itsaso Gorriko eta Mediterraneoko itsasertzeko animaliak aztertzen. Obra nagusiak: Development of Amphioxus lanceolatus (1865, Anfibio lantzeolatuen garapena) eta Anatomy and Development of Phoronis (1887, Foronidoen garapena eta anatomia). Annales du musée d´histoire naturelle de Marseille argitalpenaren sortzaileetako bat izan zen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak