Aleksandr Kuprin
Aleksandr Ivanovitx Kuprin —errusieraz Алекса́ндр Ива́нович Купри́н— (Narovchat, Penza, Errusiar Inperioa, 1870 - Leningrad, Sobietar Batasuna, 1938) errusiera idazlea izan zen. Militar izateari utzi zion, eta Gorkiren idazle-taldearekin batera ibili zen. Hasierako ipuinetan eta lehen eleberrian (Erronka, 1905) armadako giroa deskribatu zuen. Hurrengo ipuin eta eleberrietan, errealismora hurbildu bazen ere, joera melodramatikoa agertu zuen, Kiplingen eta Londonen bidetik: Rybnikov kapitaina (1906), Granatez egindako besoko uztaia (1911), Hobia (1910).
Errusiako Iraultzaren ondoren Frantziara atzerriratu zen, eta idazten jarraitu zuen. Eritasunak jo eta hiltzear zela, atzera Errusiara itzultzea erabaki zuen. Beste obra batzuk: Ikasle ofiziala (1928-33), Urrezko oilarra (1932), eta Jeanette (1932-33).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.