Aleksandr Petrovitx Dovjenko
Wikipedia(e)tik
Aleksandr Petrovitx Dovjenko ukrainar zinemagilea izan zen (Sosnitsa, Ukraina, 1894 - Kiev, 1956). Eskola-maisua izan zen Kontsulatuko idazkaria eta margolaria izan aurretik. Eisenstein eta Pudovkin zinemagileekin batera, zine sobietarraren sortzaile handienetakoa izan zen. Obra nagusiak: Zvenigora (1927), Arsenal (1929), Zemlia (1930, Lurra, egilearen maisu-obra), Ivan (1932), Aerograd (1934), Chors (1939), Bitva sa Ukrainu (1943, Ukrainako gudua) eta Michurin (1948). Hil aurretik bi film garrantzitsu utzi zituen prestaturik, bere emazte eta laguntzaile zen Julia Sóntsevak amaitu zituenak: Poema o morie (1958, Itsasoko poema) eta Povestj plamennyj liet (1960, Suzko urteak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.