Aleksandra Kollontai
Aleksandra Mijailovna Kollontai (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1872 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1952) errusiar iraultzaile feminista izan zen. Familia autoritarioa eta sexu-zapalkuntza hautsiko dituen ikusgune iraultzailean oinarritu zuen emakumearen askatasunaren aldeko borroka.
Bizitza [aldatu]
Errusiar Inperioko Armadako jeneral baten alaba zen, eta Errusiako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1899an. 1915ean boltxebikeen alde jarri zen. Herri-sorospenerako komisario izan zen lehen gobernu iraultzailean (1917-1918), eta komunista ezkertiarrekin batu zen. Gobernutik at izan zen estalinismoaren garaian, eta Norvegian, Mexikon eta Suedian enbaxadore izan zen 1923-1945 urte-bitartean.
Lanak [aldatu]
Obra nagusiak: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909); Moral berria eta langileria (1919); Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920); Bakartasuna eta amatasuna (1921); eta Langileriaren oposizioa (1921).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.