Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batasun Demokrata Kristaua
Christlich Demokratische Union
Presidentea Angela Merkel
Sorrera 1945
Egoitza nagusia Berlin
Ideologia politikoa Kristau demokrazia, liberalismo, kontserbatismo [1]
Nazioarteko afiliazioa Europako Alderdi Popularra
Nazioarteko Demokraten Batasuna
www.cdu.de

Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua CDU (alemanez Christlich Demokratische Union Deutschlands) Alemaniako alderdi eskuindar handiena da. Bavarian ez da aurkezten, CSUa da land honetako alderdi kontserbatore handiena. Bundestagen CSUrekin koalizioan lan egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako alderdi kristau demokrataren oinarriak 1870ean sortutako Zentroko Alderdian daude. Alderdi hau Alemaniako katolikoen interesak defendatzeko sortu zen, bereziki Otto von Bismarcken politika zapaltzaileei aurre egiteko. Alemaniako Inperioko azken aldian eta Weimarko Errepublikan gobernu askotan parte hartu zuen.

  • 1933an Zentroko alderdia desegin zen.
  • Bigarren Mundu Gerraren ondoren CDU alderdi kontserbadorea sortu zen, bai katolikoak, baita protestanteak ere izaera kristaua zeukan alderdi bakarrean biltzeko asmoz. Konrad Adenauer izan zen lehen buruzagia.
  • 1949-1963 bitartean Alemaniako Errepublika Federaleko gobernua gidatu zuen, Adenauerren eskutik.
  • 1969an SPDk eta FDPk osatutako gobernuak CDU oposizioan utzi zuen. Oposizioan zela, politika eta ekonomia kontserbadore berria bereganatu zuen.
  • 1982an FDPrekin koalizioa osatu eta gobernura itzuli zen, Helmut Kohlen gidaritzapean.
  • 1990eko urriaren 3an Alemaniako Errepublika Demokratikoa deuseztatu zen eta Alemania biek bat egin zuten. Kohlek gobernuan jarraitu zuen, nahiz eta bere babesa murriztu.
  • 1998ko hauteskundeak galdu ostean, Helmut Kohlek alderdiko buruzagitza utzi zuen. Wolfgang Schäuble izendatu zuten alderdi buru.
  • 2000ko hasieran Wolfgang Schäublek dimititu egin zuen eskandalu ekonomikoak zirela eta. Angela Merkelek hartu zuen alderdiko buruzagitza.
  • 2005eko hauteskundeetan CDU-CSU koalizioak garaipen estua lortu zuen SPDren gain. Angela Merkelek gobernua osatu zuen SPDrekin Große Koalition edo koalizio handia itzarmena sinatuz.
  • 2014ko abenduaren 9an, CDU batasun kristau-demokratak Angela Merkel Alemaniako kantzilerra aukeratu zuen alderdiko buru izaten jarraizteko %96,7ko babesarekin[2].

Alderdiburuak 1950tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bundestagen talde parlamentarioaren burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CDUren Alemaniako kantzilerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako parlamenturako hauteskundeak[3]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
1990eko Alemaniako hauteskundeak  %36,7 268 (662tik)
1994ko Alemaniako hauteskundeak  %34,2 244 (672tik)
1998ko Alemaniako hauteskundeak  %28,4 198 (669tik)
2002ko Alemaniako hauteskundeak  %29,5 190 (603tik)
2005eko Alemaniako hauteskundeak  %27,8 180 (614tik)
2009ko Alemaniako hauteskundeak  %27,3 194 (622tik)

Erakunde bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua Aldatu lotura Wikidatan