Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:29, 16 iraila 2016
Alderdi Nazionalsozialistaren bandera.

Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (alemanez: Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.

Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPek ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.

Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaboak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen. Ideia horiek 11 miloi pertsona hil zituzten Holokaustoan. Gainera, Lebensraum (Bizitzeko tokia) kontzeptu naziak eta Alemania Handia bilatzeak Bigarren Mundu Gerra ekarri zuten berekin.

NSDAP Gaue 1926,1928,1933 & 1937

Nazien hauteskunde propaganda

« Klase ertainak, entzun! Bozkatu Adolf Hitlerren zerrendaren alde! Badira urte batzuk eskulangileen eta merkatarien klase ertainei esker eusten zaiola sistemari. Lehen klase ertainak eta nekazariak ziren Estatuaren zutaberik garrantzitsuenak. Baina marxismoren eta finantza kapitalismoaren gorakadarekin, klase horiek gero eta estuago bizi izan dira. Nahiz eta gerra garaian klase guztien artean beraiek egin sakrifiziorik handienak, inflazioak ondasunik gabe utzi zituen. (...). Nazionalsozialismoak baino ez du bide egokiari heltzeko indarra, gure herria askatzeko eta, arazoak arazo, beti aurrera egiteko indarra. Klase ertainek den-dena irabaziedo den-dena gal dezakete. »
Völkischer Beobachter, 1932ko uztailaren 31

Kapitalista batek, ikasle batek eta langile batek azaltzen dute zergatik jarri ziren alderdi naziaren alde

"Gu Krupp sendia, ez gara idealistak, errealistak baizik. Hitlerrek osasuntsu garatzeko aurkera emango zigula uste genuen. Ondo funtzionatuko zuen sistema bat nahi genuen, bai eta lasai lan egiteko baliabideak emango zizkigun ere."

Krupp enpresariaren adierazpenak Nurenbergeko epaiketetan, 1946

"Ez nire aitak, ez beste inork ez ninduen behartu Hitlerren Gazteen kide egitera. (...) Ni neuk erabaki nuen kide izatea, ideal [[nazionalista baten alde borrokatzeko gazte-elkarte bateko kide izateko gogoa bainuen. Hitlerren Gazteek kanpamentuak eta ibilaldiak antolatzen zituzten, bai eta taldeko bilerak egiten ere. Inguru guztietako mutikoak zeuden, batez ere [[burges txikiak eta langileak. Horrez gain, ez zen inolako klase-bereizketarik egiten, eta hori oso gustuko nuen."

Alderdi naziko antzinako kide bati egindako elkarrizketa. 1960.

"1932ko udaberrian, naziek trenbideetako langileen artean taldeak ezartzeko lehen ahaleginak egin zituzten. Jada nahikoa nazi zeuden, langileen, teknikarien eta bulegarien artean. 1931. urtetik, "alkandora arreak" (Sturmabteilungeko edo SAko) taldeko langileek pribilegioak izateaz arduratzen ziren zerbitzuburuak. (...) 1932ko udaberriaren bukaeran, langile sozialista guztiek paper bat sinatu behar izan zuten. Paper horren bidez, tituluak kentzen zizkieten. (...) Azkenean, agindua iritsi zen: "izena eman behar duzu (sindikatu nazian) edo kargutik kenduko zaituztete".

W. Allen, "Un pequeño pueblo nazi (1930-1935)", 1967

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista Aldatu lotura Wikidatan