Alemaniar tankeen ebazkizuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, alemaniar tankeen ebazkizuna inferentzia estatistikoko ebazkizun klasiko bat da, behatutako elementuen orden-zenbakian oinarritua, elementu guztien kopurua zenbatesten duena. Ebazkizunak II. Mundu Gerran hartu zuen izena, indar aliatuek harrapatutako alemaniar tankeen matrikula edo zenbakia ikusita, zehatzago zenbaki handiena behatuta, alemaniar armadak zuen tanke kopurua zenbatetsi nahi zutenean. Estatistika terminoetan, helburua banaketa uniforme diskretu bateko baliorik handiena zenbatestea da, populaziotik jasotako datu zenbaitetan oinarriturik.

Soluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun tankeei edo bestelako elementuei modu ordenatuan 1-etik N-ra bitarteko zenbakia esleitu zaiela; m behatutako zenbaki edo matrikula handiena eta k jasotako datu kopurua izanik, bariantza txikieneko zenbatesle alboragabea (eta beraz, zenbatesle hoberena) hau da:

\hat{N} = \frac{k+1}{k} m - 1 = m + \frac{m}{k} - 1

Adibidez, behatutako tankeen matrikulak 23, 126, 83 et 62 izanik, guztira dauden tanke kopuruen zenbatespen egokiena hau da:

\hat{N} =  126 + \frac{126}{4} - 1=156.5\ tanke