Alesbes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alesbes

 Nafarroa Garaia
Herriaren ikuspegia Peñalengo amildegitik.
Herriaren ikuspegia Peñalengo amildegitik.
Alesbesko bandera

Alesbesko armarria

Izen ofiziala Villafranca
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Arga-Aragoiko Erribera
Alkatea María del Carmen Segura Moreno (UPN)
Herritarra alesbestar
Koordenatuak 42°16′59″N 1°45′0″W / 42.28306°N 1.75000°W / 42.28306; -1.75000Koordenatuak: 42°16′59″N 1°45′0″W / 42.28306°N 1.75000°W / 42.28306; -1.75000

Navarra - Mapa municipal Villafranca.svg

Eremua 46,09 km2
Garaiera 290 m
Distantzia 70 km Iruñera
Posta kodea 31330
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
www.villafranca.es http://www.villafranca.es/es/ www.villafranca.es

Alesbes[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 2.958 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbes Tuterako merindadearen iparraldean kokatzen da, NA-128 errepidea Martzilla-Caparroso norabidean hartu, eta Martzillatik lau kilometrora, eskuinerantz doan herri errepidea hartuz.

Geografiaren aldetik, Aragoi Behereko eskualdean dago udalerria, hau da, ibai horren ibilguaren behereneko aldean. Ibaiak lautada emankorra eratzen du hemen. Aragoi ibaiari, eskuinaldetik, Arga ibaiak bere urak isurtzen dizkio.

Alesbesek honako udalerriekin dauka muga: Milagro, Funes, Martzilla eta Caparroso mendebalde eta hegoaldean, eta Cadreita eta Bardeak ekialdean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbesek, Erriberako udalerria izanik, eskualde honetako gainontzeko herrien antzerako klima dauka. Klimaren ezaugarrietako bat, ematen diren tenperatura balio muturrekoak dira, horrela, uda garaian tenperaturak 38-40 Â°C ingurura igo daitezke eta neguan berriz 1-3 Â°C ingurura jaitsi. Garai epelenak normalean udaberrian eta udazkenean ematen dira, batez ere, udaberri bukaeran eta uda hasieran.

Urteroko batez besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak dira eta gehien bat udaberri eta udazkenean izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 13,6 Â°C da. Nagusi diren haizeak iparrekoa eta ipar-mendebaldekoak dira, cierzo izenaz ere ezagutuak. Haize hauek, neguan eta batez ere udaberrian ematen dira. Uda garaian hegoaldeko haizeak izaten dira nagusi.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Escuderako putzua, Badina Escudera, hamabi hektareako hezegune estua da, Navas de Agua Salada eta Corraliza de la Escudera izeneko guneen artean kokaturik. Hazitako depresio endorreiko batean eraikitako dike baten ondorioz sortu zen eta metro eta erdiko sakonera dauka. Putzuan, landaredi eta hegazti espezie ezberdinak bizi dira, eta inguruko laboreak ureztatzeko erabiltzen dute herritarrek.

Moranteko putzua Corraliza Morante izeneko gunean kokatzen da, pinudi handi baten ondoan, eta Villafranca-Cadreita eta Bardeen mugatik gertu, herrigunetik 6 kilometro ingurura. Escuderako putzua bezala, inguruko lur ureztagarriak ureztatzeko erabiltzen da eta Alesbesko udalak utzitako lur komunaletan eraiki zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbesen aurkituriko lehen aztarna arkeologikoak XX. mendean topatu zituzten, baina 1970eko hamarkadara arte ez ziren indusketak ofizialki hasi. Aurkituriko mosaiko eta bestelako aztarnen arabera, kristo ondorengo II. mendean, bazen gaur egungo Alesbesetik hurbil, nekazal herrixka bat. Aztarnak, gaur egungo herrigunetik 1300 metro hegoalderantz aurkitu ziren. Erromatarren garaian, herrixka honek oparotasuna ezagutu zuen, eta gaur egungo ardogintzaren oinarriak jarri ziren, baina erromaren gainbeherarekin batera, antzinako Alesbes horren gainbehera ere etorri zen.

Musulmanek Iberiar penintsularen inbasioaren ondoren, base bat ezarri zuen Tuteran eta bertatik Nafarroa erdialde eta hegoalde gehienaz jabetzen joan ziren VIII. mendetik aurrera. Horrela, Alesbek Ayud Lajamitak konkistatu zuen 842. urtean, herrixka gotorleku bihurtuz harresi baten eraikitzearekin batera. Musulmanak Alesbesen egon bitartean, nekazaritzan aurrerapen handiak egin ziren, lurraren ustiapena eta ureztapena hobetuz. Horrez gain, harrizko lurzorua (gaur egun existitzen ez dena) eta egositako adreiluz eginiko eraikuntzen teknika ekarri zuten Nafarroara eta Alesbesera.

1110. urtean Alfontso I.a Borrokalaria erregeak Alesbes konkistatu, eta musulmanen lau mendeetako egonaldiari amaiera eman zien. 1118 eta 1119 urteen artean Tutera eta Zaragoza konkistatzean, musulmanak erabat kanporatu ziren lurralde hauetatik. Ondorengo mendeetako erregeek, hainbat pribilegio eta eskubide eskaini zizkieten alesbestarrei, koroari eskainitako babesa eta leialtasuna eskertuz. Horrela, 1191. urtean Antso Jakituna erregeak, Iruñeko forua eman zien herritarrei, 1271an Enrique I.a erregeak, herritarren ondasunen bahitzea edo hauek preso hartzeko debekua ezarri zuen, lehenago alkateek emaniko sententziarik ez balego.

Herriaren gunerik zaharrena, Gazteluaren inguruan, mendixka txiki batean kokatzen da, eta ziurrenik, Alesbes sortu zeneko defentsarako kokapenetik eratorria da. Bigarren fase batean, eliza, Foruen plaza, Espainia plaza eta Muro eta Gurutzadura Zabal kaleen arteko zabalgunea burutu zen. Hirugarren fasean, Gurutzadura Zabal kalearen eta burdinbidearen arteko kaleak eraiki ziren, aurrekoak baino zuzenagoak.

Burdinbidearen agerpenarekin, tren geltokia eraiki zen herrigunetik hurbil, eta horrekin batera, azpiegitura berri horren garrantziaz oharturik, herriko agintariek, trenbiderantz zabaldu zuten herria, kale eta etxebizitza berriak 1910. urtearen inguruan. Bestalde, 1925erako gaur egungo errepide zaharraren alboetan eraikitzen hasi zen, 1946. urtean eraikuntzek burdinbidearen beste aldea hartzen hasi zirelarik.

1960ko hamarkadatik aurrera, herriko hazkundea Patronatuko etxebizitza taldeetan oinarritu zen, herriaren hazkunde gehieneko guneak izanik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbesko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.949 2.866 2.821 3.153 3.453 3.119 3.197 3.279 2.940 2.647 2.583 2.547 2.881

2008ko erroldaren arabera, 643 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %22,23a (Nafarroako batez bestekoaren bikoitza baino gehiago).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dituen lur emankorrei esker, nekazaritza da Alesbesko ekonomiaren ardatz.

Erdi Aroan, Alesbesek, Bardeetako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Elkarteko beste kideak hauek ziren: Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Cabanillas, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarra.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Eufemia eliza: Antzinako eliza gotiko eta errenazentista baten arrastoen gainean eraiki zen. Adreiluz eginiko eraikuntza handia da, nabe bakarrekoa eta gurutze latindarraren oinarriarekin.
  • Karmengo Amaren komentua: XVIII. mendearen hasieran eraiki zen arren, XVII. mendeko komentuen eraikuntza estiloari jarraiki eraiki zen. Bost zatitan banaturiko nabe luzea dauka, eta alboetan, barrutik komunikatzen diren kaperak daude.
  • San Pedro baseliza: Adreiluz eginiko eraikin laukizuzena da, absiderik gabea. Erdi puntuko atea dauka, eta aurkituriko dokumentuen arabera, eraikuntza data zehatza ezagutzen ez den arren, XVI. mendean berreraikia izan zela uste da.
  • Udaletxea: Oinarri laukizuzeneko eraikina da, behe solairu, lehen solairu eta atikoaz osaturik. Eraikinaren egitura XVII. mende eta XVIII. mende artekoa da eta adreiluz egina dago. Eraikuntzaren jatorrizko erabilera ez zen udaletxea izan. Izan ere, udaletxea herriko hainbat eraikinetan izan zuen egoitza, leku finkoa aurkitu arte. 1896. urtean, eraikinak jasandako kalteak direla eta, udalak eraikina zaharberritzea erabaki zuen.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbesko alkatea UPN alderdiko María del Carmen Segura Moreno da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen; PSNk, beste hainbeste; eta AVI (Alesbestar Ezkerreko Alternatiba) ezkerreko taldeak, 1. Boto baliogabeak 49 izan ziren (emandako guztien %2,84a), zurizko botoak 28 (botoen %1,67a). Abstentzioa, berriz, %18,65 izan zen.

2011n Segurak alkatetza ziurtatu zuen, UPNk 7 zinegotzi (gehiengo absolutua) lortu zituelako. PSNk 4 erdietsi zituen eta beste bi zerrendak kanpoan geratu ziren.

Udal Hauteskundeak Alesbesen
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %51,65 7  %47,55 5
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %35,12 4  %41,52 5
Nafarroa Bai (NaBai)  %6,49 0 - -
Izquierda-Ezkerra  %4,37 0 - -
Alesbestar Ezkerreko Alternatiba (AVI) - -  %9,26 1

Alesbesko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995 Pablo Bretos PSN
1995-1999 Pablo Bretos PSN
1999-2003 Julián León Merino PSN
2003-2007 José Miguel Sola PSN
2007-2011 María del Carmen Segura Moreno UPN
2011- María del Carmen Segura Moreno UPN

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Espainia Plaza, 1

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Alesbes eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,12k zekien euskaraz hitz egiten.

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbes N-121 errepidearekin komunikatzen da Iruñea eta Zaragozarekin, Cadreita-Milagro eta Martzilla-Caparrosoko gurutzabideetan, herria zeharkatzen duen errepideari esker. Horrez gain, AP-15 errepideak udalerriaren ekialdea zeharkatzen du, eta autobidearekiko lotune zuzenena Martzillako bidesarian kokatzen da, Alesbesko herrigunetik sei bat kilometrora.

Garraio publikoari dagokionez, Iruñea, Bartzelona, Madril eta Zaragozarako Renferen burbinde zerbitzua dago.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condak Tutera eta Alesbes bitarteko linea dauka. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alesbesko jaiak irailaren 15etik irailaren 22ra ospatzen dira, Santa Eufemiaren omenez. Horrez gain, urtean zehar jai eta ospakizun desberdinak antolatzen dira: Apirilaren 29tik Maiatzaren 1era Gazteriaren Jaia, Abuztuaren 5ean Mirarietako Andre Maria, apirilaren 25etik hurbilen dagoen igandean San Petri Culequeroren jaia, maiatzaren 9tik hurbilen dagoen igandean San Pedro "Natilleroren" jaia, eta irailaren 8an Portaleko Ama Birjinaren eguna.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "El Palomar" udal futbol zelaia.
  • Frontoia
  • Igerileku publikoa, eskolen pasealekua kalean kokatua.
  • Kiroldegia, Kintana Ibarra kalean kokatua.

Alesbestar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Domingo Rey Gonzalez, margolaria.
  • Pedro Pascual Ros, arkitekto eta margolaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alesbes Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa