Alessandro Magnasco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lazaroren altxatzea

Alessandro Magnasco, izengoitiz Il Lissandrino (Genova, 1667 - ?, 1749), italiar margolaria izan zen.

[aldatu] Biografia

Alessandro Magnascoren lanak Salvatore Rosaren estiloaren jarraipena diren arren, Calloten eragina ere badute. Margotu zituen koadroetako gaiak ilunak, guztiz melodramatikoak eta nahiko gogorrak izaten dira: ijitoak, gudariak, fraideak, paisaia beldurgarrietan eta eraikuntzen hondakinetan. Barroko-rokoko estiloa du.

XIX. mendean ia ahazturik egon zen, baina XX. mendearen lehen laurdenean berriro piztu zen haren margolaritzarako zaletasuna.

Lan azpimarragarriak: Azoka hiri bateko plazan, Politxinela gitarrarekin, San Erasmoren Martirioa, Kristoren Bataioa, eta abar.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Alessandro Magnasco


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak