Alex Haley
Alexander Murray Palmer Haley (Ithaca, AEB, 1921 - Seattle, AEB, 1992) estatubatuar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Miles Davis musikariari eta Malcom X politikariari eginiko elkarrizketak izan zituen hastapenak kazetaritzan eta literaturgintzan. Malcom X-i egindako elkarrizketa liburu moduan argitaratu zen (1965, Malcom Xen autobiografia), eta arrakasta handia izan zuen, bereziki beren eskubideen alde borrokatzen ziren amerikar beltzen artean. Arrakasta horrek bultzatuta ekin zion Sustraiak saga idazteari, hots, bere familiaren jatorria arakatzeari, Afrikatik esklabo gisara ekarri zituzten haietatik hasita. Milioika ale saldu zituen Sustraiak lanak, hogeita sei hizkuntzatara itzuli zuten, eta are handiagoa izan zen arrakasta telebistara eraman zutenean.
Pulitzer saria eman zioten Haleyri 1977an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.