Aleksandr Aleksandrovitx Txuprov
Wikipedia(e)tik
(«Alexander Alexandrovitx Txuprov» orritik birbideratua)
Alexander Alexandrovitx Txuprov (edo Tstxuprov) (errusieraz: Алекса́ндр Александро́вич Чупро́в) (Mosal'sk, Errusia, 1874ko otsailaren 5a - Geneva, 1926ko apirilaren 19a) errusiar estatistikaria izan zen. Probabilitatea eta estatistika uztartzeko ekarpenak egin zituen, Andrei Markovekin lankidetzan. Aldi berean, laginketa geruzatuari buruzko emaitza jakingarriak lortu eta estatistika-dependentzia aztertu zuen. Errusiar Iraultzaren garaitik, Errusiatik alde egin eta Mendebaldeko Europako herrialdeetan ibili zen hil arte.
| Artikulu hau Errusiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |