Alexander Forbes Irvine Forbes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexander Forbes Irvine Forbes (1871ko apirilak 13-1959ko maiatzak 15) hegoafrikar astronomo bat izan zen.

Eskoziako Aberdeenshire konderriko Kinellar herrian jaio zen, eta Hegoafrikara 1896an joan zen. Eskoziara itzuli zen ikastera, baina 1909an betirako joan zen Hegoafrikara bizitzera. Arkitekto bezala lan egin zuen 1932 arte.

Hegoafrikako Elkarte Astronomikoko presidentea izan zen 1942 eta 1943 bitartean.

37P/Forbes aldikako kometa aurkitu zuen, "Pons-Coggia-Winnecke-Forbes" izeneko aldikako kometaren aurkitzaileetako bat ere bada, gaur egun kometa hau 27P/Crommelin deitzen den arren, bere orbita kalkulatu zuen astronomoaren omenez.


Biografia
Hegoafrika
Artikulu hau Hegoafrikako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.