Alexander Gortxakov
Wikipedia(e)tik
Alexander Mikhailovitx Gortxakov (errusieraz: Алекса́ндр Миха́йлович Горчако́в; San Petersburgo, 1798 - Baden-Baden, 1883) errusiar politikaria izan zen, Gortxakov familiarena. Itun Santuko Batzarretan Troppau, Laibach (1821) eta Veronan (1822) parte hartu ondoren, diplomatiko izan zen Europako hainbat hiriburutan. Alexandro II.ak Atzerriko Arazoetako ministro izendatu zuen (1856-1882) Nesselroderen ordez. 1866an inperioko kantziler izan zen. Berlingo Batzarrean (1878) hondamendi diplomatikorik lotsagarrienera eraman zuen Errusia.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.