Alexander Haig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Haig (1981).

Alexander Meigs Haig (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1924 - Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 2010) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Etxe Zuriko idazkari nagusia izan zen Richard M. Nixon lehendakariaren agintaldian, NATOko buruzagi nagusia 1974tik 1979ra, eta Ameriketako Estatu Batuetako estatu-idazkaria 1981ean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Point akademia militarrean egin zituen ikasketak, eta soldadu izan zen Japonian, Korean eta beste zenbait herrialdetan. 1962tik 1965era, zenbait kargu izan zituen Defentsa Sailean. 1966-1967 bitartean, Vietnamen izan zen. 1969an, Henry Kissingerren aholkulari militar izendatu zuten, eta nazioaren segurtasunerako arazoetan lagundu zion lehendakariari. 1972an, jeneral izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, Etxe Zuriko idazkari nagusi, Richard M. Nixon lehendakari zela. 1974tik 1979ra, NATOko buruzagi nagusi izan zen Europan. 1981ean, Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganek estatu-idazkari izendatu zuen, baina dimisioa eman zuen hurrengo urtean. Estatu Batuetako estatu-idazkaritza bere gain izan duen bigarren buruzagi militarra izan da, George C. Marshalen ondotik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Haig Aldatu lotura Wikidatan