Alexander Rodchenko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodchengo eta bere emaztea, 1920an.

Alexander Rodchenko (errusieraz Алекса́ндр Миха́йлович Ро́дченко) Errusiar pintorea, eskultorea eta dekoratzailea (San Petersburgo, 1891 - 1957). Konstruktibismoaren jarraitzaile garrantzitsuena izan zen. Moskuko 1916. urteko erakusketan parte hartu zuen, eta konpasaz eta erregelaz egindako obra abstraktuak aurkeztu zituen. Beltza beltzaren gainean ehunetan eginiko saila erakutsi zuen 1918an Malevitxen Zuri gainean zuri sailari erantzun nahiz. Artista eta ingeniarien arteko batasunaren aldeko agertu zen. Publizitatean eta diseinuan egin zuen lan 1922. urtetik aurrera eta argazkigintzaz baliatu zen 1930. urteaz geroztik.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak