Alexander Tansman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexander Tansman (Lodz, Polonia, 1897 - Paris, 1989) frantses musikagilea izan zen, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea, jatorriz poloniarra. Garrantzi handiko lana egin zuen musika politonalaren teknikaren sorreran. Ikasketak Varsoviako Unibertsitatean egin zituen. Poloniako konposizioko lehenengo eta bigarren sariak eman zizkioten. Parisa joan zen bizitzera, eta bertako musika-giroan sartu zen berehala. 1937an frantses hiritartasuna hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan bizi izan zen, eta 1946an Frantziara itzuli zen. Piano-jotzaile eta orkestra-zuzendari gisa hainbat bira egin zituen Austria, Japonia eta Estatu Batuetan zehar. Lehenengo lanetan intimitate-sakontasuna nabarmena bada ere, Parisa joan zenetik, era sinfonikoa hautatu zuen, eta neoklasizismoaren eragin nabarmena izan zuen. Europako musika-giroarekin harremana izan zuen garaian, Stravinskiren estetika modan zegoen. Azken musikagile horri jarraituz, zenbait lan egin zituen, hala nola, Sinfonia do minorren. Ravelen eragina ere antzematen da Tansmanen lanetan. Bere lanetan dantzarik ez dago, baina erritmo hirutarra behin eta berriro agertzen da; hala gertatzen da, esate baterako, Hogei pieza erraz poloniar herri-melodiaz. Herri-erritmoak ere erabili zituen Sonatina txirularako, Bost inpromptusak eta Bigarren laukotea lanetan. Lan ugari egin zituen Tansmanek, besteak bete, zazpi sinfonia, zazpi opera (Gau kurdua, 1925-1927) eta balletak (Hiri handia, 1932).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Tansman Aldatu lotura Wikidatan