Alexandre Yersin
Wikipedia(e)tik
Frantses bakteriologoa, jatorriz Suitzakoa (Aubonne, 1863 - Nha Trang, Frantziako Indotxina, gaurko Vietnam, 1943). Pasteur Institutuan Roux-en lankide izan zen difteriaren toxinari buruz egin zituen ikerketetan. 1894an izurriaren baziloa aurkitu zuen, ia Kitasatoren aurkikuntzaren garai berean; Pasteurella pestis, Yersinia pestis edo Yersin-Kitasatoren baziloa izenez ezagutzen da harrezkero. Pasteur Institutuko zenbait lantalderen zuzendari izan zen Indotxinan. Hala, oihana ikertzeko eta esploratzeko bidaiak egin zituen, kina-arbolak hango girora egokitzen saiatu zen, eta kautxu-landaketen lehen bultzatzaileetakoa izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.