Alexandriako Serapeuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antinooren soingain jainiformea: Osiris-Apis (Serapis) Museo Gregoriar Egiptoarrean.

Alexandriako Serapeuma edo Serapeoa, Serapisen gurtzarako santutegi monumental bat izan zen, K. a. 300ean Ptolomeo I.a Soterrek sortutakoa eta Alexandria hirian kokatutakoa.

Tradizioa, Plutarko entsegugile eta biografialari handiak (46-125) ematen dituen berrietan oinarritzen da, Egiptoko Ptolomeo I.a Soter faraoiak, Sinopen (gaur egungo Turkiako Sinop hirian) zegoen jainkoaren estatua lapurtu zuela dioena, Itsaso Beltzaren kostaldean dagoen hiria, Krimeako kostaldearen parean. Historian zehar, aditu askok aztertu dute gai hau, eta batzuk, Plutarkoren istorioa errealitate historikoarekin ez datorrela bat diote.

Historialariek, jainko hau, greziar eta egiptoar mitologien arteko sinkretismoaren ondorio dela baieztatzen dute. Serapisek, Osiris eta Apis jainko egiptoarrak barneratzen ditu, hauen gurtza, greziar mitologiako Zeus eta Hadesekin lotzen zena. Ptolomeo I.a Soterrek, Alexandriako jainko zaindaria bihurtu zuen maisuzko ekintza politiko batean, egiptoar tradizionalistenek zein, gutxi gora-behera berria zen greziar biztanleriak jainko hau onartzea lortu zuena. Jainko hau, bizardun gizon bat bezala, eserita, eta buruan saski antzeko bat duela irudikatu zen, lurraren emankortasunaren ikurra, haziz betea dagoela suposatzen baita.

Tenplua eta bere historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo I.a Soterrek eraikiarazi zuen Serapisi sagaratutako lehen tenplua. Dirudienez, eraikin nahiko xalo eta sinplea zen. Ptolomeo izan zen jainko honen gurtza sartu zuena. Ptolomeo III.ak zabaldu zuen, Alexandriako Liburutegia eraikiaraztea agintzen zuen aldi berean. Klaudio erromatar enperadoreagandik hasita (41-54), tenplua, eboluzionatzen eta santutegi handi baten neurriak hartzen joan zen, 185x92 metrora heldu arte. Honela, Alexandriako akropolia, eraikin sail batekin edertzen zihoan: aipaturiko tenplua eta liburutegiaz gain, Anubisen tenplua, Isisena, animalia sakratuen nekropoliak, Seti I.aren obeliskoak eta Serapisen zutabe handia gehitu ziren, azken hau, III. mendean oraindik tente zegoelarik.

Traiano erromatar enperadorearen garaian (98-117), Alexandrian, juduen iraultza bat egon zen, eta tenplua suntsitua izan zen. Beranduago, Trajanoren ondorengoa izan zen Hadrianoren erregealdian (117-138), berreraiki egin zen. Hadrianok, Apis idiaren estatua handia zizelkarazi zuen, Museo Greko-erromatarrean dagoena.

Tenpluak, aktibitatea izan zuen mendeetan zehar, erromes mota orok asko bisitatua izan zelarik, 391n, Alexandriako aitalehen kristaua zen Teofilo Alexandriakoak, fanatismo erlijiosoz haserre bizian zegoen jendetza baten aurrean, liburutegia suntsitu zuen arte. Serapeoa, orduan, harriz harri bota zen, eta, bere hondakinen gainean, tenplu kristau bat eraiki zen San Joan Bataiatzaileari sagaratua. Tenplu berri hau, oso-osorik iritsi zen X. mendea arte.

Toki sakratura, ehun eskailera maila igoz sartzen zen. Kanpoaldea, haitzurdinez estalia zegoen, eta barnealdeko hormak, metal preziatuz. Han zegoen Serapisen estatua monumentala.

Beste serapeum batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]