Alexandro Bizantziokoa
Wikipedia(e)tik
Alexandro (grezieraz: Αλέξανδρος, Alexandros, 866ko irailak 19 – 913ko ekainak 6), batzuetan Alexandro III.a Bizantziokoa deitua, 912–913 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Basilio I.aren hirugarren semea zen. 879an Leon VI.a Jakituna anaiaren enperadorekide izendatu zuten. 912ko maiatzean Leon hil zenean, Alexandro Bizantzioko enperadore eta Leonen seme Konstantinoren enperadoreorde bilakatu zen. Bulgariarrei urteroko zerga ordaintzeari uko egin zionez gero, bi erresumen arteko gerra piztu zen. 913ko ekainean hil zen[1].
Erreferentziak [aldatu]
| Aurrekoa Leon VI.a Jakituna |
Bizantziar Inperioko enperadorea 912–913 |
Ondorengoa Konstantino VII.a |