Alexandro II.a Mazedoniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexandro II.a Mazedoniakoa Mazedoniako erregea izan zen K. a. 370 eta K. a. 368 artean, bere aita Amintas III.a Mazedoniakoa hil ondoren.

Amintasen eta Euridize I.a Mazedoniakoaren hiru semeen artean nagusiena zen. Jada adin nagusitasunera iritsi zen arren, Alexandro oso gaztea zen tronura iritsi zenean. Honek arazoak sortu zizkion errege berriari, tronua nahi zuten bere aurkako pertsonak agertu baitziren.

Alexandrok, aldi berean, iparmendebaldetik zetorren iliriar inbasio bati eta tronua nahi zuen Pausaniasen ekialdeko eraso bati aurre egin zien.

Pausaniasek azkar hartu zituen zenbait hiri eta erregina ama mehatxatu zuen, Pellan zegoena, jauregian, bere seme txikiekin. Alexandrok bere etsaiak garaitu zituen Ifikratesen laguntzarekin, atenastar general bat zena, Mazedoniako kostaldean zehar nabigatzen aritu zena Anfipolis atenastar kolonia sendotzeko.

Gerra zibil batean parte hartu zuen Tesalian. Larisa eta beste hiri batzuen agintea arrakastaz lortu zuen, baina, egin zuen promesa bat janez, horietan goarnizioak ezarri zituen. Honek Tebasen erreakzio erasokorra eragin zuen, une horretan Grezian nagusi zen hiria. Pelopidas generalak Alexandro baretu zuen, Alexandroren koinatua zen Ptolomeo Alorosekoaren anbizioen alde eginez, eta Alexandro Atenasekin zuen aliantza uztera behartu zuen Tebasen mesedetan. Aliantza berri honen zati bezala, Alexandro bahituak ematera behartu zuten, bere anaia gaztea zen Filipo barne. Alexandro jai batean erahila izan zen Ptolomeok hala erabakita. Bere anaia Perdikas errege bihurtu zen arren, oraindik adin txikikoa zen, eta Ptolomeo bihurtu zen erregeorde.


Aurrekoa
Amintas III.a Mazedoniakoa
Mazedoniako erregea
K. a. 370-K. a. 368
Ondorengoa
Perdikas III.a Mazedoniakoa