Alexandro III.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro III.a Errusiakoaren argazkia.

Alexandro III.a Errusiakoa (San Petersburgo, 1845ko martxoaren 10aSan Petersburgo, 1894ko azaroaren 1a) Errusiako tsarra izan zen 1881etik 1894ra. Alexandro II.aren eta Maria Hesse-Darmstadteko enperatrizaren bigarren semea izan zen. 1865ean tsarevitx bihurtu zen, haren anaia zaharrena, ordu arte tsarevitx zena, Nikolas Nizan hil ostean, eta Dagmar Danimarkakoa (María Fiodorovna) printzesarekin ezkondu zen, anaiaren bidea jarraituz. Ezkontza horretatik hainbat ume jaio ziren:

Alexandro III.a 1881ean tronuratu zen, Alexandro II.a San Petersburgon eraila izan ondoren. Subirano autoritario eta energiaz betea izan zen, Errusiako monarkiaren sistema autokratiko eta absolutista bere horretan gorde zuena.

Europako bigarren jendarmetzat hartua izan zen (lehenengoa, haren aitona Nikolas I.a izan zen), eta bat-batean nefritisak jota hil zen 1894an, 49 urterekin. Hori dela eta, ez zuen astirik izan bere seme Nikolas II.ari gobernu mota nolakoa izatea nahi zuen erakusteko. Arazo sozialak konpondu gabe zueden Errusian eta 1905eko altxamendura eraman zuen egoera hark, baita 1917ko Errusiako Iraultzara ere: horrek Romanov dinastiari amaiera jarri zion.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro III.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan