Alexei Jawlensky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Sakharoffen erretratua, 1909

Alexei Jawlensky, errusieraz Aleksei Georgievich Javlenski (Алексей Георгиевич Явленский) (Torzhok, Errusia, 1864ko martxoaren 13a - Wiesbaden, Alemania, 1941eko martxoaren 15a) errusiar margolaria izan zen. Erretratu espresionistak landu zituen hasieran eta molde abstraktuak azken urteetan.

Biografia

Moskun eta San Petersburgon egin zituen ikasketak. Joera errealistetatik aldendu ondoren, Munichera joan zen 1896. urtean eta Wassily Kandinskyrekin hasi zen lanean. Eragin handia jaso zuen Kandinskyrengandik.

1905ean Parisera joan eta Henri Matisse pintorearekin jardun zuen lanean, fauve moldeen inguruan. Berriro Munichera itzulirik, Neue Künstlervereinigung (1909, NVK, "Artisten Elkarte Berria") giro espresionistako taldea sortu zuen eta harremanak izan zituen Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") taldeko pintoreekin. Madame Turandot kolore biziz eginiko fauve estiloko lana da garai honetako lanik aipagarriena (1912).

Lehen Mundu Gerraren garaian, estetika molde berri bati ekin zion eta joera abstraktua hasi zen nabarmentzen bere lanetan, 1917tik aurrera. Erlijio sineste sakoneko gizona zen, eta ikono ortodoxoekin aldera zitezkeen obra mistikoak ere egin zituen ("Gauean barrena begira", 1923). 1924an, berriro elkartu zen Kandinskyrekin eta, Paul Klee eta Lyonel Feiningerrekin batera, Der Blau Vier ("Lauko urdina") taldea eratu zuen. Pintura utzi behar izan zuen 1929an, eritasun batek eraginda.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexei Jawlensky Aldatu lotura Wikidatan