Alexis Clairaut
Wikipedia(e)tik
Alexis Claude de Clairaut edo Clairault (Paris, Frantzia, 1713ko maiatzaren 3a - Paris, Frantzia, 1765eko maiatzaren 17a) frantses matematikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Hemezortzi urte besterik ez zuela onartu zuten Frantziako Zientzia Akademian Recherches sur les courbes à double courbure idazlanari esker. Matematika-analisiak astronomian erabiltzen hasi zen.
Haren obrarik garrantzitsuena "Halley kometaren itzuleraren iragarpena 1782a" izenekoa da, eta Halley kometa periheliotik noiz igaroko zen zehaztu zuen obra horretan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.