Alfonso Cano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfonso Cano
Alfonso Cano
Datu pertsonalak
Izen osoa Guillermo León Sáenz Vargas
Ezizena Alfonso Cano
Jaio 1951ko uztailaren 22a
Bogota ( Kolonbia)
Hil 2011ko azaroaren 4a (63 urte)
Suárez, Cauca ( Kolonbia)

Guillermo León Sáenz Vargas (Bogota, 1951ko uztailaren 22a - Suárez, 2011ko azaroaren 4a[1]) Alfonso Cano moduan ezagutua, FARC-EPko mendebaldeko blokeko nagusia izan zen 2008ko maiatzaren 25etik gutxienez, Manuel Marulandaren ordez. Azken honen heriotzaren ondoren munduan denbora gehien gerrillari gisa aritu zena kontsideratzen da. Antropologoa izan zen eta horrez gain zuzenbide ere ikasi zuen.

1970eko hamarkadan Kolonbiako Alderdi Komunistan militatu zuen. Bertan bertako arduradunetako bat izatera heldu zen. Garai horretan nahikotan atxilotua izan zen. 1980ko hamarkadan gerrillan sartu zen eta Union Patroticaren sorreran parte hartu zuen, Belisario Betancur presidentearekin egindako bake negoziazioen parte gisa.

Paramilitarrek eta militarren Union Patrioticako 3.000 militante desagerrarazi edo erail zituzten eta orduan FARCeko ipar-ekialdeko atalaren arduraduna izan zen, Uraba eskualdean, Panamarekin mugan. 2000tik aurrera Kolonbia Berriko Mugimendu Bolibartarraren arduraduna izan zen. Bere aurka 47 atxilotze agindu zituen, horietako bat Interpolena. Hala ere Cesar Gaviriarekin Caracasen eginiko negoziazioetan eta Mexikoko Tlaxcalan egin zirenetan berak hartu zuen parte.

2011n Kolonbiako Armadak Operación Odiseo izeneko setioan tiroz hil zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso Cano Aldatu lotura Wikidatan