Alfonso López Michelsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfonso López Michelsen

(1977)

Kolonbiako presidentea

1974ko abuztuaren 7a - 1978ko abuztuaren 7a
Misael Pastrana Borrero (en) Itzuli - Julio César Turbay Ayala
Minister of Foreign Affairs of Colombia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBogota1913ko ekainaren 30a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota2007ko uztailaren 11 (94 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Bogotá (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAlfonso López Pumarejo l
AmaMaría Michelsen Lombana
Ezkontidea(k)Cecilia Caballero Blanco (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOur Lady of the Rosary University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.

Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso López Michelsen Aldatu lotura Wikidatan