Alfonso López Michelsen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.

Bizitza

Kolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.

Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso López Michelsen Aldatu lotura Wikidatan