Alfontso II.a Aragoikoa
Wikipedia(e)tik
Alfontso II.a Aragoikoa (Huesca, 1157 - Perpignan, 1196ko apirilaren 25a) Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1162 - 1196).
Biografia[aldatu]
Gurasoak Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa eta Petronila Aragoikoa zituen. Ramon Berenguer jaioa, izenaz aldatu zuen Bartzelonako konderria eta Aragoiko Erresuma batu zuenean. 1167 eta 1173 artean Proventzako kondea ere izan zen. Kataluniako historialari abertzaleek bere erreinaldia deskribatzeko l'engrandiment occitànic edo "Pirinioetako batasuna" bezalako esamoldeak erabili dituzte.
Ezkontza eta seme-alabak[aldatu]
Alfontso VII.a Gaztelakoaren alaba Antsa (1155 edo 1157 - 1208) ezkondu eta zortzi seme-alabak izan zituzten:
- Konstantzia, lehendabizikoz Emeriko Hungariakoa eta bigarrenez Federikoa II.a Hohenstaufen enperadorea ezkondu zuena.
- Leonor, Raimundo VI.a Tolosakoa ezkondu zuena.
- Petri, oinordekoa.
- Dolça, moja
- Alfontso, Proventzako kondea.
- Fernando, Montearagóngo abatea
- Ramon Berenguer
- Antsa, Raimundo VII.a Tolosakoa ezkondu zuena.
| Aurrekoa Petronila Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1162 - 1196 |
Ondorengoa Petri II.a Aragoikoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
