Alfontso III.a Leongoa
Wikipedia(e)tik
Alfontso III.a Handia (848 inguruan - Zamora, 910eko abenduaren 20) Asturias eta Leóngo erregea izan zen (866 - 910). Ordoño I.a Asturiaskoaren semea zen.
[aldatu] Biografia
Musulman omeiarren aurkako borroka bultzatu zuen, León eta Gaztelako zati handi bat konkistatuz. Oporto eta Coimbra 868 eta 878. urteetan hurrenez hurren konkistatu zituen. 869 inguruan, Iruñeko Erresumarekin aliantza sinatu zuen: aliantza bermatzeko Gartzia I.a Eneko Nafarroakoaren alaba zen Ximena ezkondu zuen, era berean, bere arreba zen Leodegundia Ordoñez Leongoak izen ezezaguneko Iruñeko printze bat ezkondu zuen.
Bere kronikan, lehen baskoiak esaten zitzaien lekuan Araba eta Bizkaia izenak azaltzen dira.
910ean hiltzean erresuma bere hiru semeen artean banatu zuen:
- Gartzia I.a Leongoa, Leongo erregea izan zen.
- Ordoño II.a Leongoa, Galiziako erregea izan zen.
- Fruela II.a Leongoa, Asturiasko erregea izan zen.
| Aurrekoa Ordoño I.a Asturiaskoa |
Asturias eta Leongo erregea 866 - 910 |
Ondorengoa Fruela II.a Leongoa (Asturias) Gartzia I.a Leongoa (Leon) Ordoño II.a Leongoa (Galizia) |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |