Alfontso VI.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Compostelako Donejakue katedralean dagoen XII. mendeko Alfontso VI.aren irudia.

Alfontso VI.a Gaztelakoa (1040ko ekaina baino lehen-Toledo, 1109ko uztailaren 1a), Ausarta (gaztelaniaz: El Bravo) ezizenaz ezaguna, Gaztela (1072 - 1109), Galizia (de facto[1], 1072 - 1109) eta Leongo erregea (1065 - 1109) eta Imperator totius Hispaniae izan zen[2].

Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa eta Antsa Leongoa zituzten gurasoak. Bost aldiz ezkontzeaz gain, maitale bi eta emaztegi bat izan zituen. Aitaren partetik Leongo Erresuma jarauntsi zuen.

1072an Antso anaiak bere lurrak konkistatu eta ihes egin behar zuen. Hau eraila izan zenez, Alfontso itzuli eta bere lurrak berreskuratu ez ezik anaiarenak ere lortu zituen. Hori zela eta, Imperator totius Hispaniae titulua aldarrikatu zuen. Bere bizitzaren pasadizoak Cantar del Mio Cid liburuan agertzen dira.

Errekonkistari lotu bazion ere, almorabideen erasoaldiak aurre eginez, musulmanak babestu zituen bere erreginaldian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Louis R. Mortimer "Portugal, A Country Study", Washington Hiria: Library of Congress, 1993.
  2. José María Mínguez (2000). "Alfonso VI". Hondarribia: Nerea. ISBN 84-89569-47-9.
  3. Reilly, Bernard F. 1988. The Kingdom of León-Castilla under King Alfonso VI, 1065–1109. Princeton: Princeton University Press

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso VI.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Antso II.a Gaztelakoa
Castile Arms.svg
Gaztelako erregea

1072 - 1109
Ondorengoa
Urraka Leon eta Gaztelakoa
Aurrekoa
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa
Leon Arms.svg
Leongo erregea

1065 - 1109
Ondorengoa
Urraka Leon eta Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.