Alfontso X.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
(Alfontso X.a Jakitunatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erretrato modernoa

Alfontso X.a Gaztelakoa (Toledo, 1221eko azaroaren 23a -Sevilla, 1284ko apirilaren 4a), Jakituna ezizenaz ezaguna, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (1252 - 1284) izan zen[1].

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Fernando III.a Gaztelakoa eta Ixabel Hohenstaufengoa zituen gurasoak. Aitari lagundu zion errekonkistan 1252an errege bihurtu arte.

1257an Germaniako Erromatar Inperio Santuko Rex Romanorum izaten saiatu zuen, baina Aita Santuak bere hautagaitzari uko eman zion.

1273an Ingalaterrara zihoan artilea kontrolatzeko helburuz[2] Mesta elkartea sortu zuen.

Bere legeak biltzeko Siete Partidas argitaratu zuen, gaztelaniaz egindako lehendabiziko kodigo juridikoa[3]. Gaztelania ezaguera-hizkuntz bihurtu zuen eta galizieraz idatzi zuen poesia. Astronomiari ere ekin zion[4][5] eta lehendabiziko mendebaldeko xakezko tratatuak idatzi zituen[6].

[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak

1249an Jakue I.a Aragoikoaren alaba zen Violante ezkondu eta hamahiru seme-alabak izan zituen:

  1. Fernando.
  2. Berengaria (1253 – 1284), moja sartuta.
  3. Beatriz (1254–1280)
  4. Fernando (1255 – 1275), Luis IX.a Frantziakoaren alaba Blanka ezkondu zuena.
  5. Leonor (1257–1275)
  6. Urraka (1256-?)
  7. Antso (1258 – 1295), oinordekoa
  8. Konstantza (1258 – 1280), moja sartuta,
  9. Piarres (1260 – 1283)
  10. Joanes (1262 – 1319), Valentziako jauna
  11. Elisabet
  12. Violante (1265–1296). Diego Lopez Harokoa ezkondu zuena.
  13. Jakue (1266 – 1284)

Gainera zenbait sasikume izan zituen, tartean Beatriz, Alfontso III.a Portugalgoa ezkondu zuena, eta Valladolideko gotzaina zen Martin.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ballesteros-Beretta, Antonio. Alfonso X el Sabio, 1963
  2. Nicholas, David (1999), The transformation of Europe 1300-1600 
  3. Francisco Márquez, "Vita: Alfonso X", Harvard Magazine, 1995: 54. orr.
  4. Owen Gingerich, "Alfonso X as a Patron of Astronomy." The Eye of Heaven: Ptolemy, Copernicus, Kepler. New York: American Institute of Physics, 1993
  5. James Carroll, "Constantine's Sword: The Church and the Jews", Boston, Houghton-Mifflin, 2002, 327-28. orr.
  6. Thomas, Phillip Drennon (1970), «Alfonso el Sabio», Dictionary of Scientific Biography, 1, New York: Charles Scribner's Sons, 122. or., ISBN 0684101149 

[aldatu] Ikus, gainera


Aurrekoa
Fernando III.a Gaztelakoa
Gaztela eta Leongo erregea
1252 - 1284
Ondorengoa
Antso IV.a Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak