Alfontso XII.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
(Alfontso XII.atik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alfontso XII.a Borboikoa, Baketzailea, (Madril, 1857ko azaroaren 28a - El Pardo, 1885eko azaroaren 25a) Espainiako errege 1875 eta 1885 artean eta Isabel II.aren semea izan zen.

[aldatu] Bizitza

Isabel II.aren eta Don Francisco Asisko eta Borboikoa printzearen semea zen. Don Franciscoren homosexualitatea zela eta, Enrique Puig Molto kapitaina edo Francisco Serrano jenerala jotzen dira bere benetako aitatzat, biak erreginaren maitale ezagunak.

Umea zela, gurasoak tronogabetuak izan ziren 1868ko Iraultzarengatik, ("La Gloriosa" izenez ezaguna) eta erbestera bultzatu zituzten. Horregatik Europako hainbat hiritan hezi zen, hala nola, Paris, Viena eta Ingalaterrako Sandhurst hirietan.

1870. urtean, Parisen sinatutako agiri batean, bere ama, bere alde utzi zituen bere eskubide dinastikoak.

Urte hauetan zehar (1868-1870), behin-behineko gobernuak ondozkatu ziren, Amadeo I.a Saboiakoa (1871-1873) eta Lehen Errepublika (1873-1874). Azkeneko hau, Pavia jeneralak emandako estatu kolpearekin kendu zen. Eta behin-behineko gobernuetako aroa hasi zen. Aldi honen bitartean, Seiurteko demokratikoa, Antonio Canovas del Castillo, Alfontsoren kausaren alde egin zuen Gorteen aurrean.

Abenduaren 1an, Alfontsok Sandhursteko manifestua plazaratu zuen. Honetan, espainola, konstituzionala, liberala, eta herria laguntzeko gogoz, pritze katoliko bezala aurkezten zen.

1874ko abenduaren 29an, Sagunton (Valencia) Martinez-Campos jenerala, Alfontso printzearen alde agertu zen, monarkiaren berrezarriz. Alfontso printzea 1875ko urtarrilean espaniara ailegatu zen eta Gorteen aurrean espaniako errege biurtu zen.

Bere erregealdian, lan egin zuen monarkia berrezartzen eta Seiurteko demokratikoa utzitako herri barneko borrokak konpontzen. Azken honengatikan, Baketzailea goitizena irabazi zuen. 1876ko konstituzioa ontzat eman zuen ere eta Karlos VII.a ren aurkako Lehen Gerra Karlista ere bukatu zuen. Gainera euskal eta nafar foruak murriztu zituen eta Kubaren etsaikeriak etentzea lortu zuen, Zanjon-go bakea zinatuz.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak