Alfred Bosch

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Alfred Bosch Pascual (Bartzelona, Katalunia, 1961eko apirilaren 7a) unibertsitate irakaslea, idazlea,.saiakeragilea eta politikaria da. Gaur egungo katalanezko literaturako idazle arrakastatsu eta sarituenetakoa.

Eleberri ugari argitaratu ditu, tartean kontakizun bildumaren bat ere bai. Bere narrazioak zehaztasun historiko handi, ikuspegi bidaiari eta pertsonaien ikuspegi psikologikoaz osatuak egon ohi dira Bere idazleak asko gaztelania eta beste hizkuntza batzuetara ere itzuliak izan dira.

Saiakeragile gisa, nagusiki afrikar errealitatearen inguruan aritu izan da, baina Europa eta kataluniar gizarteari buruzko eztabaidan ere sakondu izan du. Hedabideetan solaskide edota iritziemale modura ere maiz parte hartu izan du. Pompeu Fabra Unibertsitatea eta Chicagoko Unibertsitateko irakasle ere izana da.

2011ko azaroaren 20ko 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten, kataluniar independentismoak eratutako koalizioa (Esquerra Republicana de Catalunya, Reagrupament eta Catalunya Sí) ordezkatuz. Aurretik ERCko kidea ere izana zen, nahiz eta Barcelona Decideix ("Bartzelonak erabakitzen du") plataformako bozeramailea izateko kidetza hori laga beharra izan zuen. 2010eko apirilaren 10an plataforma honek Bartzelona hirian Kataluniako independentziaren inguruko galdeketa antolatu zuen.

Idazlanak

Eleberria

  • L'Atles Furtiu, 1998
  • Àlia la Sublim, 2000
  • L'Avi, 2001
  • Trilogía 1714, 2002
  • Les Set Aromes del Món, 2004
  • Heretaràs la Rambla, 2005
  • Inquisitio, 2006

Narrazioak

  • Fulls Impermeables, 1984
  • Cronicàlia, 1986
  • Herois d'Azània, 1996

Saiakera

  • Nelson Mandela, l'últim home-déu, 1995
  • La Via Africana, 1997 (Saiakerazko Joan Fuster saria)
  • El Imperio que nunca existió, 2001
  • Europa sense embuts, 2002
  • Catalans, 2006
  • I Ara Què?, 2011

Sariak

  • 1994ko Carles Rahola saria: Nelson Mandela...
  • 1995eko Narrazioko Documenta saria: Herois d'Azània
  • 1996ko Saiakerako Joan Fuster saria: La Via Africana
  • 1997ko Sant Jordi saria: L'Atles Furtiu
  • 2000ko Eleberri Historikoaren Nèstor Luján saria: 'L'Avi
  • 2004ko Eleberriaren Ramon Llull saria: Les Set Aromes del Món
  • 2006ko Eleberriaren Prudenci Bertrana saria: Inquisitio

Kanpo loturak