Alfred Jost

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alfred Jost (Estrasburgo, 1916 - 1991) frantziar biologoa izan zen, endokrinologian aditua. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, eta Robert Lévy izan zuen irakasle. Berehala izan zuen Robert Courrierren laborategian sartzeko aukera. Enbrioiaren endokrinologiaz eta fisiologiaz egin zituen ikerketa eta saiakuntzengatik da ospetsua. Frantziako Zientzia Akademiako kidea izen zen, besteak beste. Bizitza osoko idazlanak artikulu-bilduma batean jaso zituen eta Médecine Science aldizkariaren 3. zenbakian eman ziren argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]