Alfred Russel Wallace
Alfred Russel Wallace (Usk, Gales, 1823 - Broadstone, Ingalaterra, 1913) naturalista izan zen. Biogeografiaren eta zoogeografiaren sortzaileetakoa izan zen, eta ekarpen handiak egin zituen eboluzioaren teoria finkatzeko.
Bizitza eta obrak [aldatu]
1848an espedizio bat egin zuen Amazonas ibaian gora, hango landareak eta animaliak aztertzeko; eta 1854-1862 bitartean, Malaysiar penintsularen itzulia egin zuen. Bidaia horretan egindako ikerketen ondorioz, eboluzioaren teoria bat finkatu zuen, Charles Darwinenaren oso antzekoa, Darwinek berea proposatu zuen garai bertsuan. Teoria hori On the Law which has regulated the Introduction of New Species (1855, Mota berrien sarrera arautu duten legeez) liburuan azaldu zuen.
Beste zenbait obra: A Narrative of Travels on The Amazonas and Rio Negro (1853, Bidaiak Amazonas eta Rio Negro ibaietan barrena); The Malay Archipelago (1869, Malaysiako uhartedia).
Asiako hego-ekialdeko animaliak Australiakoetatik bereizten dituen lerroa proposatu zuen Alfred Wallace naturalistak, ordutik Wallaceren lerroa deitua, eta geroztik Aldus Huxleyk zuzendua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.