Alfred Sauvy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista (Villeneuve-de-la-Raho, Ekialdeko Pirinioak, 1898 - Paris, 1990). Lehen Mundu Gerran (1914-1918) parte hartu ondoren, Eskola Politeknikoan sartu zen, eta estatistika-ikasketak egin zituen. Léon Blum eta Paul Reynauden bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED, Institut national d'études démographiques) sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962 arte. NBEko Biztanleen Batzordean Frantziaren ordezkari izan zen, eta 1959. urteaz geroztik, Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (Théorie générale de la population, 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, nazio-errentaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (La Machine et le Chômage, 1980). Hirugarren Munduko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak